2 URTEKO GELAK
Gure eskolak 2 urterekin eskolaratzeko aukera ematen du. Gaur egun hiru gela ditugu. Gela bakoitza hainbat espaziotan banatuta dago ikasleen behar ezberdinei erantzuna emateko asmoz; plastika txokoa, eraikuntza txokoa, ipuin txokoa eta etxeen txokoa. Horretaz gain, psikomotrizitate gela bat eta joko heuristikoa garatzeko gela bat dago. Kanpoko haretokia eta esperimentazio gela ere erabiltzen ditugu
Sarrerak eta irteerak (12:30,13:30, 14:55 eta 16:55) malguak izaten dira.
HAUR HEZKUNTZA
Adin bakoitzeko, hiru gela ditugu (3tik-6 urtera). 2 urteko geletan bezala, gela bakoitza hainbat espaziotan banatuta dago ikasleen behar ezberdinei erantzuna emateko asmoz; plastika txokoa, eraikuntza txokoa, ipuin txokoa eta etxeen txokoa. Horretaz gain, psikomotrizitate gela bat eta esperimentazio gela bat dago. 4 urtetik aurrera bi ingelerako saioak eta musikako saio bat dituzte.
HIZKUNTZA EREDUA
Eskolako hizkuntza eredua D eredua da ziklo guztietan; euskal kultura sustatzen dugu eta, euskara da gure irakaskuntza prozesuaren ardatza.
METODOLOGIA
Eguneroko korroa eta errutinen ondoren ikasleek era librean aukeratzen dute zein txokotan nahi dute egon. Horretaz gain, arazo egoera ezberdinetatik abiatuta proiektuka egiten dute lan. 4 eta 5 urtekoen kasuan Ikaskuntza Kooperatiboan lehenengo urratsak ematen dituzte; proiektu bakoitzean hainbat dinamika edo eta egitura lantzen dituzte. Arratsaldetan maila berdineko artean tailerrak egiten dira. Astean zehar bi psikomotrizate saioak dituzte eta haretokia, HHko liburutegia eta esperimentazio gela erabiltzen dituzte.