LEHEN HEZKUNTZA
Lehen hezkuntza 6 kurtsoz osatuta dago, 6 urtetik 12 urtera. 2 ikasturteko 3 ziklotan banatzen da. Eskola honek 3 gela du maila bakoitzean. Ikasleen gelaz gain, musika gela, informatika gela, liburutegia eta gimnasioa dute.
HIZKUNTZA EREDUA
Eskolako hizkuntza eredua D eredua da ziklo guztietan; euskal kultura sustatzen dugu eta, euskara da gure irakaskuntza prozesuaren ardatza.
TXANELA
Euskara, Gaztelera, Gizarte-Zientziak, Natura-Zientziak eta Musika lantzeko Txanela proeiktua erabiltzen dugu. Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea da bere helburu nagusietariko bat. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua da Txanela. Hain zuzen ere, haurren garapena sustatzeko elementu anitzak eskaintzen ditu. Bereziki, ikasleek egiten dituzten proeiktuek indar handia dute metodolgia honetan.
MATEMATIKA ETA GAZTELAINA
Matematika arloan Zubia-Santillanako liburu digitala erabiltzen dugu. Horretaz gain, "matematika eskuetara" astean behin lehenengo eta bigarren zikloan aurrera eramaten da. Jolasen bidez matematika lantzen da talde txikietan astean behin.
Gaztelaina Zubia-Santillana plataforma digitalarekin lantzen da.
PENTSATEKA
Matematiketan, arlo manipulatiboak duen garrantziari espazio bat eskaintzeko asmoz, jolas matematikoak erabiltzen ditugu. Jolasak balio hezitzaile izugarria duenez, erantzun pedagogiko bat izan behar du. Gizakiok berezko ekintza bezala dugu jolasa, modu horretan, ikasketa prozesua motibagarriagoa eta dibertigarrigoa egiten da. Jolas hauen helburua ikasleen gaitasun batzuk sustatzea da; adimena, dedukzioaren lotuta doazen gaitasun mentalak, indukzioa, estrategia eta pentsamendu sortzailea.
Jolasek eta matematikek amankomuneko ezaugarri asko dituzte helburu hezitzaileei dagokionez. Matematikek tresna ugariz hornitzen gaituzte estruktura mentala hobea izan dadin, eta horiek, errealitatean hobeto hausnartzeko eta jarduteko balio dizkigute. Horretaz gain, jolasek teknika intelektualen garapenean lehenengo urratsak ematen laguntzen digute, pentsamendu logikoa indartzen dute, arrazoitzeko ohitura garatzen dute, jarrera kritikoarekin pentsatzen irakasten dute⦠Gainera, jolasek jarduera mentala sustatzen duten momentutik, oso egokiak dira matematikak ikasteko, izan ere, pentsamendu matematikoa sortzen dute; zentzu horretan, jolasak matematiken ikuspuntu didaktikoa inplementatzen du.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Salburua eskolan IK_KI erabiltzen dugu maila eta ikasgai guztietan ikasleen ezaugarrietara egokitzeko asmoz. Izan ere, funtsezkoa deritzogu guztiontzako hezkuntza integrala eta hezkuntza inklusibo bat bermatzea.
Nola ikasiko dute lankidetzan aritzen eta desberdintasunak errespetatzen, hau da, elkarrekin bizitzen, eskola eta ikasgela bananduetan heziak izan baldin badira?
Kooperatiboki antolatutako ikasgela batean soilik ikas dezakete elkarrekin ikasle desberdinek (ahalmenetan, interesean, motibazioan, kulturan, hizkuntzan, gizarte jatorrianā¦), beharrezkoa da guztiak lankidetzan eta elkarlanean aritzea, elkarri laguntzea, ikasketan aurrera egiteko helburu erkidea lortze aldera, nork bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeraino. Hori guztiagatik, ikasle guztiekin gela barruan eta elkarreraginean egiten dugu lan.